222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2017ko azaroaren 8tik abenduaren 31ra bitartekoa izanen dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2017ko azaroaren 21ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak egingo dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2017ko azaroaren 8an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1712913