222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Eguesko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko otsailaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuan aldaketa egiteko I. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 223. eta 236. artikuluetan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, 2017ko azaroaren 8an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L1712908