222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

99/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Francisco Javier Iglesias Álvarez jauna, Hezkuntza Departamentuko Deialdien Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Francisco Javier Iglesias Álvarez jauna, Hezkuntza Departamentuko Deialdien Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 8an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1712982