222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Korporazioen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduko 43., 44. eta 47. artikuluetan xedatuari jarraituz, ondoko hau ebatzi dut alkatetzak 2017ko azaroaren 8an emandako 504/2017 ebazpenaren bidez:

Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztietarako Pedro María Azparren Ocaña lehen alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo azaroaren 16tik 23ra (biak barne).

Oltza Zendean, 2017ko azaroaren 8an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1712947