222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, 2017an kultura jarduerak
egiteko diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 369582.

Burlatako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzari jarraikiz (2012ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 4an), kultura entitateei diru-laguntzak emateko deialdia iragartzen da, 2017eko ekitaldirako.

1. Xedea.

Deialdiaren xedea da diruz laguntzea dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, bestekin eta ospakizun tradizionalekin lotura duten kultur jarduerak, baita Burlatako udalerrian egiten diren kultur edo arte gisako jarduerak ere.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:

–Aperitiboak, bazkariak eta antzeko jarduerak, salbuetsita oso herrikoiak izanik, herritar guztientzat direnak, aldez aurretik Kulturako Patronatuak baimenduta.

–Kanpaldiak, ikastaroak, egonaldiak eta bidaiak.

–Kultur jardueren sariak, trofeoak eta gauzatan ordaintzeak.

Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kredituak baimentzen dira, 4513-48201 partidan esleituta daudenak (diru-laguntzak emateko ohiko deialdia). Deialdia burutzeko aurrekontuan diru-izendapen aski izan beharko da beti.

2. Betebeharrak.

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea.

b) 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako elkartea izatea.

c) Egoitza soziala eta fiskala Burlatan izatea.

d) Ezin izanen zaie diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako kasuren batean dauden entitateei.

3. Noiz eta non aurkeztu.

3.1. Oinarriak Kultur Etxean jasotzen ahalko dira, Patronatuko Batzordean onetsi eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Hortik aurrera, Udalaren web orrian ere (www.burlata.es) egonen dira interesdunen eskura.

3.2. Eskaerak Burlatako Kultur Etxean aurkeztuko dira (Bentetako Ingurabidea, 1). Azken eguna abenduaren 7a izanen da, osteguna.

Burlatan, 2017ko azaroaren 6an.–Kultura Patronatuko burua, Joana Eguillor Francoy.

Iragarkiaren kodea: L1712899