222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2018ko zerga, tasa eta prezio publikoen gaineko ordenantzak eta arauak. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2017eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldirako tasen eta prezio publikoen aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2017ko azaroaren 7an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1712912