222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2018rako karga-tasak

Beriaingo Udalak, 2017ko azaroaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, 2018ko ekitaldirako karga-tasak onestea. Hona hemen:

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

Karga-tasa: %0,2144.

2018ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren kuota bi seihiletan zatituko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

Kokapenaren indizea: 1,4.

Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Karga-tasa: %18.

Zerga oinarria. Ehunekoak:

Urte 1etik 5era bitarte

%2,20

10 urtera bitarte

%2,10

15 urtera bitarte

%2,00

20 urtera bitarte

%2,00

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

Karga-tasa: %5.

Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Beriainen, 2017ko azaroaren 7an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1712911