222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, Baztango guraso elkarteek sustatutako kultur jarduerak egiteko diru-laguntzen 2017ko deialdi publikoarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 369516.

Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko azaroaren 2an egin bilkuran, onetsi zituen Baztango guraso elkarteek sustatutako kultur jarduerak egiteko udal diru-laguntzen 2017ko deialdi publikoaren oinarri arautzaileak.

Lehena.–Onuradunak.

Diru-laguntza eskatu ahalko dute deialdi honen kargura, Baztanen helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituzten guraso elkarteek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean ondoko baldintzak betetzen badituzte. Baldintza horiek mantendu behar dituzte diru-laguntzaren xede diren ekitaldi ekonomikoetan:

–Haien estatutuetan ezarritakoaren arabera, jarduerak kulturaren alorrean gauzatzea.

–Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.

–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak izatea.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen helburua da Baztanen egoitza soziala duten guraso elkarteei diru-laguntza bat ematea, hezkuntzako eta kulturako jarduerak programatu eta antolatzen laguntzeko guraso elkarte horien bidez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus/es/baztango-guraso-elkarteek-2017-urtean-eginen-dituzten-kultur-jardueretarako-diru-laguntzak/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 6.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak, behar bezala beteta, Baztango Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte, edo edozein erregistro ofizialetan 20 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Baztanen, 2017ko azaroaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo.

Iragarkiaren kodea: L1712847