222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun azterlana 2. poligonoko 862. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko urriaren 25eko Osoko Bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea 2. poligonoko 862. lursailaren Xehetasun Azterlana, Videsno Hostelería SL-k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2017ko urriaren 31n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana 2. poligonoko 862. lurzatian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1712592