222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

4/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Udal honek, 2017ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 4/2017ko aldaketa onetsi zuen 2017ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ablitasen, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1712966