22. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

10. poligonoko 370. eta 410. lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2017ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 10. poligonoko 370. eta 410. lurzatietan 220.000 m²-ko herrilurraren desafektazioa, espedientean jasotzen den dokumentazio grafikoarekin bat, haren erabilera Jurramendiko Mankomunitateari lagatze aldera, Caracarko hondakinak tratatzeko planta handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barruan alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen.

Carcarren, 2017ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1700719