2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Berriobeitiko udal-mugartean animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2017ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Berriobeitiko udal-mugartean animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da Berriobeitiko udal-mugartean animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantzaren aldaketa, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriobeitin, 2017ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1700723