22. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2017rako zerga-tasak eta tasak

Atezko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zituen 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak eta tasen tarifak.

Zergak:

–Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

–Hirilurren balio igoera: portzentajerik txikienak, legeari jarraikiz, tasari eta karga-tasari dagokienez.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: txikiena.

Tasak:

–Hirigintzako lizentziak tramitatzea: 30 euroko tasa finkoa, lizentzien espedienteak tramitatzeko.

ORDENANTZA, ATEZKO UDALEKO UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA

“6. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

1.–Kontsumoa:

a) Etxeko erabilera: 0,40 euro/m³.

b) Aziendarendako erabilera: 0,35 euro/m³.

c) Baratzeak eta lorategiak ureztatzeko: 0,60 euro/m³. Aipatu erabileratik kanpo gelditzen da saneamendu kanona kobratzea.

d) Hornidura eta saneamendu zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanengatik, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera:

–25 mm-ra bitarte (hazbetekoa): 50 euro/urtea.

–30 mm-ra bitarte (hazbete eta laurdenekoa): 75 euro/urtea.

–40 mm-ra bitarte (hazbete eta erdikoa): 85 euro/urtea.

2.–Saneamendu kuota.

NILSA enpresa publikoak Udalari aplikatzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa kobratuko zaie erabiltzaileei. Ondoko alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

a) Etxebizitza eta gainerako instalazioen kasuan, ur kontsumoari dagokionez, dagokion kanona NILSA enpresak zehaztutako parametroen arabera igorriko da.

b) Abeletxeek ez dute saneamendu kanona ordaindu behar, indarrean dagoen legeriaren arabera.

c) Hobi septiko pribatuak dituzten etxebizitzei aplikatuko zaie kasu horietarako NILSAk ezartzen duen kanona.

3.–Hargunea edo lotune berria paratzeko tasa:

Hargunearen tasa ezartzen da egiten den hargunearen txantiloi eta erabileraren arabera:

–Etxebizitza:

  • 25 mm-ra bitarte (hazbetekoa): 300 euro.
  • 30 mm-ra bitarte (hazbete eta laurdenekoa): 350 euro.
  • 40 mm-ra bitarte (hazbete eta erdikoa): 450 euro.

–Ureztapena: 150 euro.

Etxeetarako, baratzeetarako eta lorategietarako harguneek 25 mm-ko txantiloia izanen dute, gehienez ere.

6. artikulu honetan azaldutakoari dagokion fakturazioa bi ordainagiritan kobratuko da urtero, lehentasunez ekainean eta abenduan.

Zenbateko horiei erregelamenduz xedatutako BEZa aplikatuko zaie.”

–Etxerako egur loteen aprobetxamenduaren prezio publikoa: 50 euro lote bakoitzeko.

–100 mega simetriko bitarteko zerbitzua, hilabeteko kuota: 15 euro.

Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Eritze Atetzen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Ezekiel Martín Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1614976