2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Udalaren 2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2017ko ekitaldiko aurrekontu arrunta hasiera batean onetsirik, eta jendaurrean egoteko epea inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 64.600 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 496.900 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 10 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 561.510 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 372.000 euro.
2. kapitulua.–Gastu arruntak: 165.310 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.200 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 4.000 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 15.000 euro.
Gastuak, guztira: 561.510 euro.
Urrotz Hirian, 2017ko urtarrilaren 17an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1700727