2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
17. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, 2016ko aurrekontuan 17. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
17/2016 ZENBAKIKO ALDAKETA
Kreditu berezia
1532 6190000.–Etxauriko errepidea zolatzeko lanak. 2. fasea: 24.000,00 euro.
1533 6240000.–Obra-lantaldeko ibilgailua: 24.000,00 euro.
1710 6190001.–Parke eta lorategiak egokitzea: 2.000,00 euro.
9200 23300.–NUPeko hitzarmena, praktiketako langileei buruzkoa: 3.000,00 euro.
Kreditu gehikuntza
1533 2100000.–Kale eta bideen mantentze-lanak: 5.000,00 euro.
1630 22700.–Bideak garbitzeko zerbitzua: 13.200,00 euro.
Finantzaketa
87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 71.200,00 euro.
Orkoienen, 2017ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1700715