2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
16. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an, 2016ko aurrekontuan 16. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
16/2016 ZENBAKIKO ALDAKETA
A.–Kreditu berezia
34200 22100.–Futbol zelaiko energia elektrikoa: 8.000,00 euro.
34200 22101.–Futbol zelaiko ura eta zaborrak: 3.000,00 euro.
34200 22102.–Futbol zelaiko gasa: 6.000,00 euro.
B.–Kreditu gehikuntza
34200-21200.–Futbol zelaiko mantentze- eta konpontze-lanak: 20.000,00 euro.
34202 21200.–Igerilekuen mantentze- eta konpontze-lanak: 2.000,000 euro.
Finantzaketa
87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 39.000,00 euro.
Orkoienen, 2017ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1700714