2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZE
Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jartzen dira honako hirigintza-hitzarmen hauek, Nabaskozeko Udalak 2017ko urtarrilaren 9an onetsi zituenak:
1.–Nabaskozeko Udalak Jesús Gonzalo Iriarte jaunarekin, Jesús Gonzalo Landa jaunarekin eta Santiago Doncel Pérez jaunarekin eta Ondarearen Departamentuarekin sinatu beharreko hitzarmena, espedientera bildua eta katastroko 13/1 lurzatiari dagokiona.
2.–Udalak Nabaskozeko Kontzejuarekin eta Ondarearen Departamentuarekin sinatu beharreko hitzarmena, espedientera bildua eta katastroko 1/10, 4/10, 7/10, 1/8 eta 306/8 lurzatiei dagokiena.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek udal idazkaritzan aztertzen ahalko dituzte espedienteak baita alegazioak aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei eguneko epean.
Nabaskozen, 2017ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Cruz M. Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L1700752