22. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Hirigintzako txostenen tasa arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2017ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako txostenen tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendigorrian, 2017ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1700735