22. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2017ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Mendabiako Udaleko alkateak, 2017ko urtarrilaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ekainaren 17an emandako 746/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezarri zen, eta azaroaren 25eko 1425/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunak ezarri ziren.

Abenduaren 21eko 116/2016 foru Aginduaren bidez, Foru Komunitatearen esparruan egun baliogabeak ezarri ziren, 2017an epeak konputatzeko, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 23ko 207/2016 Foru Aginduaren bidez, 2017ko lan egutegia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2017ko lan egutegia onestea Mendabiako Udaleko udal bulegoetako langileentzat.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Mendabiako Udaleko bulegoetako langileen 2017ko lan egutegia onestea eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 13a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 14a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 5a: Mendekoste, Almendrondoen besta.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abuztuaren 23a: San Joan Bataiatzailearen besten bezpera, jaieguna 12:00etatik aitzina.

–Abuztuaren 24a eta 25a: San Joan Bataiatzailearen bestak.

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Urteko lanorduen banaketa:

Urteko lanordu kopurua, 1.592, honelako lanaldietan banatuko da:

2. Bulegoetako langileen ordutegia:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Lanaldi murriztua San Joan Bataiatzailearen besten egunetan. Lan ordutegia hauxe izanen da:

–Abuztuaren 23an, San Joan Bataiatzailearen bezpera baita, 12:00etara arte.

Baliogabeak izanen dira, 2017. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, hetsirik egonen dira udal bulegoak.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.

3. Lantaldearen lan egutegia:

Urtarrilean, urrian, azaroan eta abenduan: 8:00etatik 15:10era arte.

Otsail eta martxoan, 08:00etatik 15:20 arte.

Apiril eta maiatzean, 04:40etik 15:00 arte.

Ekain, uztail, abuztu eta irailean, 06:30etik 14:00 arte.

4. Udal agenteen lan-ordutegia:

Bi txanda: goizez, 07:40tik 15:00etara arte, astelehenetik larunbatera, eta arratsaldez, 14:40tik 22:00etara arte, astelehenetik ostiralera. Metatutako orduen soberakina urtean zehar har daiteke.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Mendabian, 2017ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1700676