1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
525/2017 EBAZPENA, urriaren 17koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, “Sarrigurengo Ekohiria” izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia eta plan hori aldatzeko espedienteetako arauak, orain arte argitaratu gabekoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.
Horrenbestez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Gobernuak 2000ko urriaren 16ko Erabakiaren bidez onetsi zuen Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia eta plan hori aldatzeko espedienteak, arauak orain arte argitaratu gabe dituztenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzea:
–Sarrigurengo Ekohiria Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Nafarroako Gobernuaren 2001eko irailaren 10eko Erabakiaren bidez onetsia. (1. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 3-A eta 3-B unitate morfologikoetako lerrokaduren eta sotoaren okupazioaren aldaketa, Ingurumeneko, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren abuztuaren 23ko 1252/2002 Foru Aginduaren bidez onetsia. (2. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 4-A unitate morfologikoetako lerrokaduren eta sotoaren okupazioaren aldaketa (A1, A2, A3 eta A4 lurzatiak), Ingurumeneko, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urriaren 30eko 1687/2002 Foru Aginduaren bidez onetsia. (3. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 2., 9. eta 10. ordenantzen (“Herria”, “Berrikuntzaren kuboak”, “Berrikuntzaren Hiria”) eta araudi orokorraren 13.2 artikuluaren aldaketa, Nafarroako Gobernuaren 2002ko abenduaren 16ko Erabakiaren bidez onetsia. (4. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Nafarroako Gobernuaren 2003ko abenduaren 15eko Erabakiaren bidez onetsia. (5. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, garajeen ezaugarriei dagokiena, Nafarroako Gobernuaren 2004ko maiatzaren 3ko Erabakiaren bidez onetsia. (6. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, plan horretako etxebizitza babestuen kopurua handitzeari eta planaren aldaketa puntual batzuei dagokiena, Nafarroako Gobernuaren 2004ko uztailaren 26ko Erabakiaren bidez onetsia. (7. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, kanpoko lerrokaduren ezaugarriei dagokiena, Nafarroako Gobernuaren 2006ko martxoaren 6ko Erabakiaren bidez onetsia. (8. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, “Berrikuntzaren kuboak” izeneko 9. ordenantzari dagokiona, Nafarroako Gobernuaren 2009ko ekainaren 15eko Erabakiaren bidez onetsia. (9. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Berrikuntzaren Hiriaren 10.1/A-2 eta 10.1/A-1b lurzatiei dagokiena, Nafarroako Gobernuaren 2010eko uztailaren 19ko Erabakiaren bidez onetsia. (10. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Berrikuntzaren Hiriaren 10.2/B-2 eta 10.4 lurzatiei, eta “Berrikuntzaren Hiria” izeneko 10. ordenantzaren “Lerrokadurak” izeneko 18. artikuluari, “Gehieneko azalera eraikia” izeneko 19. artikuluari, eta “Aparkalekuak” izeneko 21. artikuluari dagokiena, Nafarroako Gobernuaren 2010eko azaroaren 8ko Erabakiaren bidez onetsia. (11. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, “Sarrigurengo gune historikoa” izeneko 1-1 lurzatiari dagokiona, Nafarroako Gobernuaren 2011ko ekainaren 20ko Erabakiaren bidez onetsia. (12. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Berrikuntzaren Hiriaren 10. ordenantzaren 18., 19. eta 23. artikuluei, 10-3 (EP-10) eta 10-6 (EP-12) lurzatien hirigintza fitxei, eta 10-3 (EP-10) unitate morfologikoaren lerrokaduren planoari dagokiena, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 1290/2013 Ebazpenaren bidez onetsia. (13. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 8. ordenantzaren aldaketa, “hiriko baratze ekologikoak” ezartzeko aukera emateari dagokiona, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 86/2014 Ebazpenaren bidez onetsia. (14. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 8. ordenantzaren aldaketa, zuzkidurek sortutako aparkalekuei dagokiena, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 960/2014 Ebazpenaren bidez onetsia. (15. eranskina).
–Sarrigurengo Ekohiria izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 1. ordenantzaren aldaketa, Sarrigurengo gune historikoko lurzatien mugaketaren eta lerrokaduren aldaketari dagokiona, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren otsailaren 11ko 145/2015 Ebazpenaren bidez onetsia. (16. eranskina).
2. Aditzera ematea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.
3. Ebazpen hau Eguesibarko Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko urriaren 17an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Araudiaren memoria.
Aldatzeko espedienteen eranskinak.
Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.
Fitxategiek 30 Mb-tik gora dituzte.
Iragarkiaren kodea: F1712026