217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2017ko urriaren 26an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Izarbeibarko Mankomunitatearen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, bertan biltzen baitira Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL sozietatearen aurrekontua, eta hura urte horretan betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2017ko urriaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Sabina Garcia Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1712512