217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko urriaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ondoko ordenantza fiskal arautzaile hauetan: Ur horniduragatik, saneamenduagatik eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako zerbitzu eta jarduerengatik ezarritako tasena eta Hondakinak biltzeagatik ezarritako tasa eta prezio publikoena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza horren aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2017ko urriaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1712483