217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena.
Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko urriaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza Izarbeibarko Mankomunitatean eta bere mendeko entitate eta erakundeetan, zuzenbide publikoko araubidean aritzen direnean. Horrenbestez, bertan sartzen da Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa, besteak beste uraren ziklo integralaren zerbitzua eta hiri-hondakinen bilketa eta tratamenduaren zerbitzua kudeatzen dituen entitatea, betiere zuzenbide publikoko araubidean aritzen bada.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Garesen, 2017ko urriaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1712482