217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa. Idazkaritzan (San Salbatore kalea, 11-behea; Tafalla) egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2017ko azaroaren 3an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1712664