2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Merkataritza sozietate bat eratzeko justifikazio txostena
eta estatutuak. Hasierako onespena
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, ondoko erabaki hau hartu zuen:
Aurrekariak:
Bakarra.–Espedienteak jasotzen du justifikazio txostena merkataritza sozietate bat eratzeko, instalazioak eta arropa garbitzeko zerbitzuak kudeatzeko, bai eta laguntza lanak edo zerbitzuak ere (esaterako, kontrol zerbitzuak edo logistika zerbitzuak), Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate honek kudeatzen dituen instalazioetan.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.–Aplikatuko dira Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 85. artikulua eta hurrengoak, bai eta 6/1990 Foru Legearen 192. artikulua eta harekin bat datozenak ere, eta Mankomunitateko Estatutuen 5.3 eta 14. artikuluak.
ERABAKI DA:
1. Hasiera batez onestea.
a) Justifikazio txostena merkataritza sozietate bat eratzeko, Mankomunitatearen kudeaketa zuzena eta kapital osoa izan dadin, instalazioak eta arropa garbitzeko zerbitzuak kudeatzeko, bai eta laguntza lanak edo zerbitzuak ere (esaterako, kontrol zerbitzuak edo logistika zerbitzuak), Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate honek kudeatzen dituen instalazioetan.
b) Kudeaketa zuzena egitea merkataritza-sozietate mugatua eratuz, kapital osoa Mankomunitatearena duena, instalazioak eta arropa garbitzeko zerbitzuak kudeatzeko, bai eta laguntza lanak edo zerbitzuak ere (esaterako, kontrol zerbitzuak edo logistika zerbitzuak), Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate honek kudeatzen dituen instalazioetan.
c) Erantzukizun mugatuko merkataritza sozietatearen estatutuak.
2. Espedientea eta erabakiak jendaurrean jartzea 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Irunberrin, 2017ko urriaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.
Iragarkiaren kodea: L1712536