2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa, Kultura Patronatuaren aurrekontuan.
Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketak Zizur Nagusiko Kultura Patronatuaren 2017ko ekitaldiko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Zizur Nagusian, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1712514