217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Hautetsien ordainsariak

Zabaltzako Udalak, 2017ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ehun eta laurogei (180) euroko saria ezartzea Udalbatzaren organo kolegiatuen bilkura bakoitzera joateagatik: osoko bilkura eta batzordeak.

2. 150 euroko saria ezartzea beste erakunde batzuen bilkuretara joateagatik.

3. Frogagiriak ekarri ondoren, Udalbatzako kideei kalte-ordaina ematea beren karguan aritzean sortutako gastuengatik, esaterako kilometrajea eta dietak.

4. Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

5. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluan xedatua betetzeko.

Arraitzan (Zabaltza).–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1712530