12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udalaren lokalak herritarren elkarteei edo irabazi asmorik gabeko tokiko entitateei lagatzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2017ko abenduaren 12ko osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea aldaketa bat lokalak lagatzeko ordenantzan, 2., 3. eta 12.2 artikuluei eragiten diena, eta, halaber, aldaketa bat egitea lokalak puntualki lagatzeko ereduan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkezten ez badute, behin betiko bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1714825