2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UBANI
Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena
Ubaniko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko urriaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala behin betiko onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
Ubanin, 2017ko urriaren 30ean.–Kontzejuko burua, Francisco Jesús Rípodas Uriz.
Iragarkiaren kodea: L1712540