2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
2018ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena
Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
“–Hasiera batean onestea indarrean dauden ordenantza fiskal hauetan egin beharreko aldaketak, zeinen testu osoa espedientean baitago:
b) Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
c) Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.
Indarrean dauden gainerako ordenantza fiskalak, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera mantenduko direnak, 2012ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an argitaratutakoak dira.
–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da eta irmoa izanen da administrazio bidean.
Erabaki honen aurka, bide administratiboan irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:
1.–Hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua.
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
2.–Hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3.–Bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”
Sesman, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Pedro Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1712552