217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, Udal Planean. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2017ko urriaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen antolamendu egituratzailearen aldaketa Udalaren Hiri Planean: Sesmako Udal Planeko eraikingintza ordenantza orokorraren 97. artikuluaren 3. apartatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2.d) artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Sesman, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1712542