217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

12.-18. eta 20.-28. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2017ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2017ko aurrekontuko 12.-18. eta 20.-28. aldaketen espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zangozan, 2017ko azaroaren 2an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1712658