2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
7., 8. eta 9. aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2017ko urriaren 30ean eginiko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuaren aldaketa (7/2017, 8/2017 eta 9/2017 zenbakiko espedienteak).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Murchanten, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1712539