217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2017ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsiko da Ledeako Udalaren Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ledean, 2017ko azaroaren 2an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1712659