2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAONDOA
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
Aurrekontuko 2/2017 aldaketa: kreditu berezia.
Gastuak gehitzea:
4. kapitulua.–1.1611.4630001 partida. “Mendinueta konponbideko 6. fasea finantzatzea”: 8.000,00 euro.
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.
8. kapitulua.–1.87000 partida. Zenbatekoa: 8.000,00 euro.
Itzagaondoan, 2017ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.
Iragarkiaren kodea: L1712466