2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
Aldaketa Udal Planean, 2. poligonoko 226. lurzatiari dagokionez. Behin betiko onespena
Garraldako Udalak, 2017ko azaroaren 2an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Behin betiko onestea Udal Planeko aldaketa UE-004 exekuzio unitatean, Garraldako 2. poligonoko 226. lurzatiaren hirigintza-baldintzak aldatzeko.
2.–Eginbidetutako espediente osoa igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura.
3.–Aldaketaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Garraldan, 2017ko azaroaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Juamperez Huarte.
ERANSKINA
Aldaketa Udal Planeko 2. poligonoko 226. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1712769