217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Aldaketa Ur horniduraren tasa arautzen duen
3. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2017ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasa arautzen duen 3. ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsiko da Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garden, 2017ko urriaren 17an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1712776