217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

5. eta 6. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Desoioko Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2017ko aurrekontuko 5. eta 6. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Desoion, 2017ko urriaren 27an.–Alkatea, Asier Mancisidor Guerrero.

Iragarkiaren kodea: L1712456