2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
2018ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa
Cadreitako Udalak, 2017ko urriaren 24an egin bilkuran, Cadreitako Udalaren zerbitzuko langileendako 2018ko lan egutegia onetsi zuen. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, Errege Eguna.
–Urtarrilaren 17a, San Anton (herrian jaiegun).
–Martxoaren 29a, Ostegun Santua.
–Martxoaren 30a, Ostiral Santua.
–Apirilaren 2a, Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a, Langileen eguna.
–Uztailaren 25a, Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a, Abuztuko Ama Birjina.
–Urriaren 12a, Espainiako jaiegun nazionala.
–Azaroaren 1a, Omiasaindu.
–Abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, Eguberria.
Udal bulegoak itxita egongo dira urteko larunbat eta igande guztietan, gorago aipatutako jaiegunetan eta uztailaren 16, 17 eta 18an.
2018an, epeak kontatzeko, baliogabeak izango dira larunbat eta igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 6a, 13a eta 17a, martxoaren 29a eta 30a, apirilaren 2a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cadreitan, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1712518