2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 101. lurzatian.
Behin betiko onespena
Cadreitako Udalak, 2018ko urriaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Cadreitako 3. poligonoko 101. lurzatian, garbigunea jartzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko (2017ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31koan), behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da.
Cadreitan, 2017ko urriaren 30ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 101. lurzatian (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1712517