217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

8. eta 19. arteko aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2017ko azaroaren 3an egin osoko bilkura arruntean, behar den legezko gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean: 8-19/2017 zenbakidun espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202. eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Cabanillasen, 2017ko azaroaren 3an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1712778