2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Datu pertsonalen fitxategiak sortzea
Andosillako Udalak, 2017ko urriaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Andosillako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzea.
Erabaki honen xedea da datu pertsonalen fitxategiak sortzea, eta Andosillako Udalean aurretik dauden fitxategiei erantsiko zaizkie sortzen diren fitxategi berriak. Aurreko fitxategiak Andosillako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzaren bidez (2013ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 10ekoa) eta fitxategiak sortzeko eta aldatzeko erabakiaren bidez (2016ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 25ekoa) sortu ziren.
Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dena.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan honako hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren xedea eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datu pertsonalen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapenak eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeentzako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo altukoak.
Fitxategiak ezabatzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Andosillako Udalak.
Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legediari egokitu beharrak ekarri du ordenantza honen onespena.
Lehenbizikoa.–Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan inskribatutako fitxategi hauek aldatzea:
Kontratuen fitxategia.
Xede eta erabilera aurreikusiak: ondoko hauek kudeatzea, aplikatu beharreko legeriaren arabera: langileen kontratazioak eta zerbitzu-, obra-, hornidura- eta laguntza-kontratuen adjudikazioak.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, kontratua adjudikatzeko aurkezten diren agiriekin batera.
Norbanako edo talde ukituak: enplegu deialdietan parte hartzen dutenak eta Udalak kontratuak adjudikatzeko sustatzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Ikasketa eta lanbide datuak.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Merkataritza arloko datuak.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: Udalaren web-orrian (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legea, abenduaren 9koa) eta Nafarroako kontratazio atarian, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarriarekin bat.
Organo arduraduna: Andosillako Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Andosillako Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Kirolaren eta instalazioen kudeaketarako fitxategia.
Xede eta erabilera aurreikusiak: kirol instalazioak eta jarduerak kudeatzea, abonatuak eta erabiltzaileak kontrolatzea, kirolaren eta teknikaren arloko aholkularitza ematea, tarifa eta prezio publikoak kobratzea, sarrera kontrolatzea, eta alokairuak, erreklamazioak eta iradokizunak kudeatzea. Jarduera programatuen gaineko informazioa ematea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek ematen dituzte, galdetegien bidez, idatziz.
Norbanako edo talde ukituak: kirol instalazioen erabiltzaileak, abonatuak eta kirol jardueretako parte-hartzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, irudia, sinadura, telefonoa, e-maila.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Andosillako Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Andosillako Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Herritarren parte-hartzearen gaineko fitxategia.
Xede eta erabilera aurreikusiak: parte hartzeko eta jendaurreko informaziorako prozesuaren kudeaketa, herri galdeketak.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emango dituzte, idatziz, inprimaki edo eskabide baten bidez.
Norbanako edo talde ukituak: arauei buruzko iritzia adierazten duten pertsonak eta erakundeetako kideak. Galdeketan parte hartzen duten bizilagunak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Andosillako Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Andosillako Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.”
Andosillan, 2017ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1712502