217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Larreen eta herri-lurren gaineko 2017ko kuotak
borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko abenduaren 16an bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko Larreen eta herri-lurren gaineko 2017ko kuotak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2017ko azaroaren 15ean pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2017ko urriaren 31n.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1712583