217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Terrazen eta pasabideen gaineko 2017ko kuotak
borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko abenduaren 16an bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko Terrazen eta pasabideen gaineko 2017ko kuotak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2017ko azaroaren 15ean pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2017ko urriaren 31n.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1712569