2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, desinfekzio eta mantentze-lanetako ofizial profesional lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko urriaren 31n emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:
Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, desinfekzio eta mantentze-lanetako ofizial profesional lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan.
Iruñean, 2017ko urriaren 31n.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.
Iragarkiaren kodea: L1712661