217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

209/2017 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak emana, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 28ko 199/2017 Ebazpenaren akats zuzenketa onesten duena.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 28ko 199/2017 Ebazpenaren bidez, ondotik zehazten den linearako aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko baimen administratiboa eta haren onura publikoaren deklarazioa eman zen. Linea honako hau da: Larraun, Basaburua eta Imotzen 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa, “Lekunberri-Larraun” linea eta “Irurtzun-Basaburua” linearen arteko lotura egiteko.

Ofizioz ikusi denez aipatu ebazpenean zenbait akats daudela, bidezkoa da zuzentzea.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak irailaren 28an emandako 199/2017 Ebazpena zuzentzea, honela:

2. orrialdean, honela dioen tokian:

“Basaburuko Udalak 04.01-09.28 tartearen trazaduraren aldaketa eskatu zuen, Udabeko 1. poligonoko 33. eta 34. lurzatien gainetik iragaten dena. Eskaera hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri igorri zitzaion, eta enpresa banatzaileak proiektatutako trazadura aldatu zuen. Aldaketak ukipen berriak sortzen zituen eta hauek jabeei jakinarazi zitzaien (Urritzako Kontzejuko herri-lurra eta Udabe-Beramendi Kontzejuko herri-lurra) egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko. Ez du inork honi buruz ezer adierazi”.

Honela esan behar du:

“Basaburuko Udalak 04.01-09.28 tartearen trazaduraren aldaketa eskatu zuen, Udabeko 1. poligonoko 33. eta 34. lurzatien gainetik iragaten dena. Eskaera hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri igorri zitzaion, eta enpresa banatzaileak proiektatutako trazadura aldatu zuen. Horretarako, proiektuaren eranskina aurkeztu zuen. Linearen azken ezaugarriak, aldaketak egin ondoren, honako hauek dira:

–Aireko linea elektrikoa, 13,2 kV-koa, “Lekunberri-Larraun” eta “Irurtzun-Basaburua” lineak lotzeko:

  • 13,2 kV-ko Lekunberri-Larraun aireko linea (100-AL1/17-ST1A), 653 metro luze, lehendik dagoen 08.05 euskarrian hasi eta proiektatutako 29.04 euskarrian amaitzen dena.
  • 13,2 kV-ko Irurtzun-Basaburua aireko linea (100-AL1/17-ST1A), 4.051 metro luze, proiektatutako 29.04 euskarrian hasi eta lehendik dagoen 09.27 euskarrian amaitzen dena.

Aldaketak ukipen berriak sortzen zituen eta hauek jabeei jakinarazi zitzaizkien (Urritzako Kontzejuko herri-lurra eta Udabe-Beramendi Kontzejuko herri-lurra) egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko. Ez du inork honi buruz ezer adierazi”.

2. orrialdean, honela dioen tokian:

“2. Instalazioa egiteko aurkeztutako proiektua onestea, David Remírez de Ganuza Satrústegui industria ingeniari teknikoak sinatutakoa. 24 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko”.

Honela esan behar du:

“2. Instalazioa egiteko aurkeztutako proiektua onestea, David Remírez de Ganuza Satrústegui industria ingeniari teknikoak sinatua, baita horren aldaketa onestea ere, Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua. 24 hilabete eman zaizkie obrak burutzeko”.

3. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Ebroko Ur Konfederazioari, Basaburuko Udalari, Larraungo Udalari, Imozko Udalari, Urritzako Kontzejuko herri-lurrari eta Udabe-Beramendiko Kontzejuko herri-lurrari, eta adieraztea horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dutela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko urriaren 10ean.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1711688