1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
672E/2017 EBAZPENA, urriaren 24koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Berriozarko saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2017ko egutegia aldatzen duena.
Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 567E/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak ezarri ziren 2017. urterako, Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33.2 artikuluarekin bat.
Foru lege horren 33.3 artikuluak ezartzen duenez, eskuduna den departamentuak egutegi hori aldatzeko aukera izanen du, baldin eta aldatzeko eskari arrazoitua jasotzen badu. Udalen kasuan, beren udal-mugarteetarako nahi dituzten aldaketak bi hilabete lehenago eskatu beharko dituzte.
2017ko irailaren 12an, Berriozarko Udalak alkateak 2017ko abuztuaren 30ean emandako 20170512 zenbakiko Ebazpenaren kopia igorri zuen. Haren bidez, eskatu zuen 2017ko abenduaren 26a ezartzea bere udalerrian merkataritza jarduera gauzatzeko jaiegun baimendutzat, herrian jaieguna dena, abenduaren 8aren ordez. Bere eskaeraren arrazoia da aipatu neurriak Berriozarko merkataritzan eragina duela eta on egiten diola.
Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak aldeko txostena eman du eskatutako egun aldaketa baimentzeko.
Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean 2017. urtean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igande eta jaiegunen egutegia aldatzea, 2017ko abenduaren 26a Berriozarren merkataritza jarduera gauzatzeko jaiegun baimendutzat ezartzeko, abenduaren 8aren ordez. Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 567E/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu egutegia.
2. Ebazpen hau Berriozarko Udalari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2017ko urriaren 24an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.
Iragarkiaren kodea: F1712335