217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

147/2017 EBAZPENA, urriaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Aireko linea, 13,2 kV-koa, Lekunberri-Larraun linea Irurtzun-Basaburua linearekin lotzeko, Larraunen, Basaburuan eta Imotzen” proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 28ko 199/2017 Ebazpenaren bidez, honako proiektu honen eranskina onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta onura publikoa deklaratu zen: “Aireko linea, 13,2 kV-koa, Lekunberri-Larraun linea Irurtzun-Basaburua linearekin lotzeko, Larraunen, Basaburuan eta Imotzen”. Halaber, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak urriaren 10ean emandako 209/2017 Ebazpenaren bidez, irailaren 28ko 199/2017 Ebazpenean atzemandako zenbait akats zuzendu ziren.

Onura publikoaren adierazpenak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Larraungo, Imozko eta Basaburuko alkateei, edo haiek eskuordetzen duten zinegotziei, dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Larraungo, Imozko eta Basaburuko udaletxeetan, 2017ko abenduaren 19an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Larraungo, Imozko eta Basaburuko herriko etxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2017ko urriaren 26an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1712384