1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
21D/2017 EBAZPENA, urriaren 13koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “ANEP-Pastelgintzako, izozkigintzako eta bonboigintzako artisau enpresaburuen Nafarroako Elkartea” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000258; lehengo gordailu zenbakia: NA/87).
Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubideari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.
Gordailutzeko eskaera Joaquín Pascual Piedrola jaunak egin zuen, 31/2017/000139 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
Eskaera horretan aditzera ematen da entitateko Batzar Nagusiak 2017ko uztailaren 18an erabaki zuela elkartearen estatutuak aldatzea, Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuari egokitzeko asmoz.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki ohol telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jartzen ahal dute Iruñeko lan arloko epaitegietan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2017ko urriaren 13an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1712358