217. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

98/2017 FORU DEKRETUA, urriaren 31koa, Miren Itziar Aragüés Cemboráin andrea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, dagokion departamentuaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko urriaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Miren Itziar Aragüés Cemboráin andrea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak hala eskatuta.

2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko urriaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1712572